Ikasketa proiektu hauei etekin osoa ateratzeko Lauaxeta ikastolak hurrengoa aholkatzen du:
-
Ebaluazioaren planteamendu aurreratu bat izatea, gaitasunetan oinarritua.
-
Ikastetxea edo irakaslea metodologia aurreratuetan jantzia egotea.
-
Ikasleek IKT dispositibo bana izatea, gomendagarria iPad izatea (mugikortasuna eta ikus entzunezko ekintzetan guztia integratua izateko).
-
Ikastetxeak wifi egitura nahikoa izatea.
Lauaxeta 4.0 planteamenduak, azken urteetan Lauaxeta ikastolak egindako hezkuntza berrikuntzaren ibilbidea gizartearekin konpartitzea du helburutzat. Gauzak horrela, web orri honetan DBH 1 eta 2. mailarako ikasketa proiektuak eskuragarri jartzen ditu Lauaxeta ikastolak, edozein hezkuntza erakunde, irakasle zein ikaslek erabiltzeko prest daudelarik.
Proiektu guztiek Creative Commons lizentzia dute, Lauaxeta ikastolak gizartearekin eta hezkuntza komunitatearekin duen konpromezuan pauso bat gehiago emanez. Ikasketa proiektu guztiak Lauaxeta ikastolako irakasleek sorturiko proiektuak dira, guztira 85 proiektu direlarik.
Hemen azaltzen diren ikasketa proiektuak, 2014-15 ikasturteko errealitate metodologikoaren arabera diseinaturik daude. Momentu honetan hobetzen jarraitzen dugu, ikasleariari eta gizarteari hezkuntza proiektu bikaina eskeintzeko helburuarekin.
Ikasketa proiektuak Heziberri markora egokiturik daude.
Lauaxeta Hezkuntza Ereduaren arabera diseinatutako ikasketa proiektuak dira: ikaslearen gaitasun eta talentuen garapenean oinarritua eta horretarako aplikatu behar diren metodologia eta planteamendu didaktikoan gauzatua:
-
Gaitasunen araberako ebaluazio sistema.
-
Ikasketa proiektuen araberako plantemendua.
-
Erronka eta arazoen bidezko ikasketa.
-
Pentsamendurako errutinak.
-
Ikasketa hausnarturako portfolioa.
-
Errubriken bidezko hobekuntza bideak.
-
Lan talde kooperatibo bidezko planteamendua.
-
Design thinking.
-
IKTen erabilera arduratsua.
-
Etab.